domingo, 7 de marzo de 2010

Bihar martxoak 8, emakumearen eguna, ez dut jartzen emakume langileen eguna, horrela ematen du denak ez garela langileak, batzuk bai eta beste batzuk ez. Ez nago horrekin ados.
Bihar denon eguna. Zorionak denontzat eta neuretzat ere bai.
Bihar niki bereziarekin joateko asmoa dut, txarrena hotz egingo duela eta ez dakit zer jarri beharko dudan bere azpitik.

Bihar nire amaren urtetbetetze eguna da. 90 urte egiten ditu. Ni adin horretara ez dut uste helduko naizenik, eta heltzen banaiz, zelan? Oraintxe bertan atera dut labetik bizkotxo bat, amaren lagunak gonbidatzeko.

No hay comentarios: