lunes, 25 de noviembre de 2013

Musu handi bat ama

Musu handi bat ama.

Ama joan zaigu
isilean eta bakean,
firin-faran
haizearen eskuetan,
etxekoen berotasuna
utzi nahi ezinean.
Ama falta zait
aita ere,
beraiek gabe, negu
hotza, eta desatsegina
iruditzen zait.
Urte luzea iraun dugu
irribarre eta haserre nahaste,
musu eta besarkada,
eta orain eza.
Egunak olatuen gainean
hara eta hona
zeure irribarrearen beroarekin
babesten.
Ama, aita, zaudeten tokitik
mesedez,

jarraitu gu laztantzen.