miércoles, 21 de abril de 2010

Entzun ama

Entzun ama




Bizitza gogorra baina
Irribarrea beti ezpainetan.
Begi distiratsu horietan
Agertzen diren marrak
Atsekabeak eta saminak
ekarritakoak
Betegabeko ilusioak
bihotzeko zaurietan.
Begiratu zure aldamenera
Eta zure iloben
Begi bizietan.
Barreak eragindako
Matrailetako zulotxoetan
Eta ilusioz betetako
Loreontzi eder bi horiek
Ikusterakoan.
Konturatuko zara
Merezi izan duela
Bizi izandako guztiak

No hay comentarios: