domingo, 1 de enero de 2012

Urte Barri On 2012

Gure etxean "Urte barri" abesteko ohitura izan da urteetan. Txikia nintzenean aititeri abesten genion eta berak "Monjen uzkerrak" ematen zizkigun.
Nire seme-alabek ere ohitura hau jarraitu zuten txikiak izan ziren bitartean, orain nagusiak dira eta ez dute jarraitzen, baina niri pena apur bat ematen dit hain ohitura polita galtzea; horregatik galdu baino arinago hemen uzten dizuet gogoratzen naizean estrofak, ez dakit denak nahastu baditut edo honela abesten genuen.

Urte barri ekarri
Txarri belarri
Dekonak ez dekonari
Emotea sarri
Lau intxaurtxu lau gaztaina
Mari Montaña
Tikirrikitaina
Mari Montaña
Urte zaharra joan da
barria etorri
Hemen gagoz eta
Eman guztioi
Hemen gatoz lau
Kanpaiak joten bi
Eskian beste bi
Emaizu limoznia
Jaungoikoagaitik.

Ea etxe gehiagotan abesten den!

No hay comentarios: